AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Burlatan, familia bat etxegabetu nahi dute hilaren 30ean

Emakume bat eta bere seme-alabak bota nahi dituzte euren etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Iruñerriko (Nafarroa) Etxebizitza Sindikatuak berriki salatu du bi familia daudela etxegabetuak izateko arriskuan Burlatan, eta horietako bati kaleratze-data jakinarazi diote jadanik: urtarrilaren 30a. Emakume bat eta bere seme-alabak duela hamabi urtetik bizi dira alokairuan etxe batean, baina egoera larrian daude une honetan.

Indarkeria matxista jasandakoa da andrea, eta bere senar ohia ez da dagoeneko etxe horretan bizi. Agiri kontuak direla-eta, legez ez dute emakumea maizter gisa aitortzen. Horregatik, ez diote etxe-kaleratzeen aurkako moratoria aplikatuko, neurriak "familia zaurgarrien etxegabetzeak gelditzeko balio omen zuen arren", Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak seinalatu duenez. Hala, kale gorrian geratzeko arriskuan daude andrea eta bere seme-alabak, tartean adin txikiko hiru. "Instituzioek ez diete inolako alternatibarik ematen", azaldu du gainera sindikatuak: "Babesgabetasun egoera erabatekoa da; legearen aurrean, erasotzailearen aurrean, instituzioen aurrean".

Sindikatuak aldarrikatu du "borrokaren eta antolakuntzaren bidez soilik" egin ahalko zaiela aurre halako egoerei, eta zentzu horretan, hilaren 30eko etxe-kaleratzearen kontra mobilitzatzera deitu du: "Batu zaitez etxegabetzea gelditzera". Aurrerago emango dute deialdi zehatzen berri.

Abenduan berrikusitako villavesen %86k zeukaten akatsen bat
Langileek urteak daramatzate ibilgailuen mantenu falta eta egoera txarra salatzen. Iaz, TCC enpresak behargin bat kaleratu zuen horregatik.