AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Carabanchelen, desokupa batzuk kolpeka botatzea lortu dute

Porrot egin du faxistek Madrilen gauzatu nahi zuten etxe-kaleratze masibo batek, aurre egin baitiete iruzur baten biktima izan diren familiek: zauriturik bukatu du Desocupación Legal enpresako matoi batek.

Joan den abenduaren 23an, Carabanchelen (Madril) dagoen luxuzko urbanizazio batean, Desokupación Legal enpresako faxistei aurre egin zieten hainbat pertsonak. Vivenio enpresa sustatzaileak kontratatu zituen desokupak, hamabost egun lehenagotik pisu batzuetan bizi ziren hainbat lagun etxegabetzeko. El Mundo-ren hitzetan, desokupazio-enpresako matoiak bertaratzean, dirua eskaini zieten bizilagunei, etxeak utzi eta alde egin zezaten. Hala ere, haiek gogor egin zieten kontra desokupei, eta liskar bortitzak izan ziren azkenean. Etxegabetzea geratzea eta matoiak botatzea lortu zuten, eta zauriturik amaitu zuen euretako batek.

Excelente kaleko 28 etxebizitzaren "makrookupazioari" buruzko polizia-ikerketari gehitu behar zaio abenduaren 23an gertatutakoa. Lehen ikerketen arabera, etxebizitza horiek, oraindik hutsik zeudenak eta Vivenioren jabetzakoak direnak, legez kanpo saldu zitzaizkien familia batzuei, 2.000-3.000 euroren truke. Bizilagunek diote iruzur baten biktima izan zirela, Internet bidez egindako transakzio batzuetan eta jantoki sozial batean izandako hitzorduetan engainatu baitzituzten.

Egoera horren aurrean, Viveniok alarmak jarri ditu etxebizitzen eremuan eta zenbait zona komunetarako sarbidea mugatu du. Bien bitartean, iruzurra jasan duten bizilagunek desokupen erasoak salatu dituzte, piperbeltz gasarekin egindako erasoak barne. Oraingoz ez dago atxiloturik, baina Espainiako Poliziak egoera ikertzen jarraitzen du.


Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.