AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Correoseko langileek eskatutako baldintzak lortu dituzte

Lanorduen murrizketak, babeserako materiala nahiz segurtasun protokoloen ezarpena erdietsi dituzte langileek, salaketa bateratua eta jarduera eteteko mehatxua jalgi ostean.

GEDAR LANGILE KAZETAk jakin duenez, Hego Euskal Herriko hainbat postetxetan dagoeneko hasi dira Correoseko beharginek duela bi egun eskatu zituzten neurriak ezartzen. Kexa bateratuaren ostean, zenbait langilek astean bi eguneko txandak baino ez dituzte bete beharko euren lanpostuetan. Horretaz gain, material desinfektatzailea eta eskularruak lortu dituzte. Segurtasun protokoloak ere betearazi dituzte; paketeak ematerakoan kontaktu fisikoa saihestearen bermearekin, adibidez.

Espainiako Estatuaren domeinupean jarduten duen Correos posta zerbitzuko langileek ere planto egin zezaketela ohartarazi zuten duela bi egun. "Jarduera murriztea" eta "lana segurtasunez egin ahal izateko baliabideak edukitzea" izan ziren eskakizun nagusiak. Estatuak eskaerei entzungor eginez gero, banaketak etengo zituztela jakinarazi zuten beharginek.

Anbulantzietako langileek salatu dute babeserako materialik gabe jarduten dutela
Langileek salatu dutenez, "babeserako oinarrizko neurriak" ez dira betetzen haien lanpostuetan. "Anbulantzietan aritzen garen langileok gure burua babestu ezin badugu, Covid-19 birusa paziente batetik bestera transmititzeko kanala gara", adierazi dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpikontratatutako Ambuiberica enpresak kudeatzen du sektorea.