AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupak esan du bihar berriz arituko dela Bilbon

Daniel Estevez Desokupako buruaren arabera, esku-hartze berriaren aurrean egon daitekeen erantzunaren gaineko informazioa eman die Ertzaintzak. Atzo ere Bilbon izan zen enpresa parapoliziala, eta lokal bat hustu zuen Basurtun.

Badirudi Desokuparen esku-hartzeak geratzeko etorri direla Euskal Herrira. Enpresa faxistak Bilboko (Bizkaia) Basurtu auzoko lokal bat desalojatu zuen atzo, eta Daniel Estevez buruaren esanetan, bihar ere esku hartuko du Bizkaiko hiriburuan. Azaldu duenez, Desokupako hamar kide bertaratuko dira Alde Zaharrera, 19:30-20:00ak aldera. Dena den, ez du xehatu zehazki non arituko diren.

AbadiƱon (Bizkaia) etxegabetze bat gauzatzean Ertzaintzak emandako babesa eskertu izan du Estevezek, eta oraingoan ere azpimarratu du hartu-eman hori: jakinarazi du Bilbon bihar egon daitekeen erantzunaren gaineko informazioa eman dietela ertzainek.

Auzokideen etxebizitzen defentsan, faxistak ez dira pasako lelopean, manifestazio jendetsua egin dute gaur arratsaldean Bilboko Alde Zaharrean. "Gosari antifaxista" antolatu dute auzoan biharko; hain zuzen, 07:30ean Etxebarrieta Anaien Plazara bertaratzera deitu dute.

Kantabriara lekualdatu dute Julen Atxurra preso politikoa
1996an atxilotu zuten lekeitiarra. Duesora tokialdatu aurretik, hamazazpi urtez izan dute Frantziako Estatuko espetxeetan, eta Cadizen eta Aranjuezen ere eduki dute 2013az geroztik.