AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupazio-enpresa bat izan da Portugaleten

Atzo arratsaldean eman zuten desokupen presentziaren berri, baina alde eginda zeuden ordurako.

Atzo, urriaren 1ean, desokupazio-enpresa bat izan zen Portugaleten (Bizkaia). Arratsaldean jakinarazi zuten hori, besteak beste, Ezkerraldea Antifaxistak eta Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Ordurako, baina, alde eginda zeuden desokupak. Oraindik ez dute argitu zein izan zen Portugaletera bertaratzeko arrazoia.

Libanora lurretik sartu dira Israelgo Estatuko indarrak
Badirudi atzo igaro zutela Lerro Urdina hainbat soldaduk, baina operazio "mugatu eta selektibo" bati buruz hitz egin nahi izan dute sionistek eta beren aliatuek. Erasoaldiari aurre egitea lortu du Hezbollahk. Azken bi asteetan milaka libanoar erail eta zauritu dituzte sionistek bonbardaketetan, tartean, Hezbollahko hainbat buruzagi. Libano, Yemen, Palestina eta Siria aldi berean bonbardatzen ari da Israelgo Estatua.