AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Infernuko 'Fabrika' pabiloia hustu dute polizia-indarrek

50 pertsona etxegabetu dituzte Donostiako Infernuan. Ertzainak nahiz udaltzaingoak bertaratu dira auzunera, eta 'Fabrika' pabiloiko hiru solairu hustu dituzte.

Donostiako (Gipuzkoa) Infernuko bizilagunek atzo arratsalderako espero zuten polizia-operazioa, eta azkenean, gaur goizean ekin diote desalojoari polizia-indarrek: ertzain batzuek gau osoa eman dute auzunean, eta goizean goiz bertaratu dira ertzain gehiago nahiz udaltzainak. Ertzaintzak hasieran adierazi badu ere Infernuko hiru pabiloi husteko agindua zutela, beranduago jakinarazi dute Fabrika pabiloiko hiru solairu desalojatuko zituztela.

100 pertsona inguru bizi dira auzunean birjabetutako eraikinetan, eta Fabrika hustuta, kale gorrian utzi dituzte horietako 50, alarma egoera bete-betean. Bizilagunek adierazi dute ez dutela jakinarazpenik jaso aurretik, eta legez kanpokoa izan dela desalojoa.

Alokabide familia bat etxegabetzekotan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, Gasteizen
Lakuako auzoko familia bat kaleratzeko espedientea hasi zuen Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak, haiek "muturreko egoeran" utziz, etxebizitza alternatibarik eskaini gabe. "Ezer egin ezean, Ainhoa, Angel eta euren lau seme-alabak kalean geratuko dira halabeharrez", ohartarazi du Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetzeen aurka, "langile kontrolaren" alde egin dute gaur goizeko agerraldian.