AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Safetruckek 200.000 euro zor dizkie langileei

Donostiako Belartza industrialdean dagoen Safetruck enpresak joan den urteko abuztuan utzi zion 25 langileei nominak eta dietak ordaintzeari.

Safetruck enpresak Donostiako (Gipuzkoa) Belartza industrialdean daukan lantegiko beharginek salatu dutenez, 200.000 euro zor dizkie enpresak. ELA sindikatuaren arabera, enpresak 2021eko abuztuan eten zuen 25 langileen nominen eta dieten ordainketa.

Martxan dira negoziaketak enpresako zuzendaritzarekin, baina langileek adierazi dute ez dagoela aurrerapenik; hori dela eta, mobilizatzeari ekin diote.

Segurtasun pribatura bideratzen diren lehergaien garraioan jarduten du Safetruckek, eta lantegi gehiago ditu Gipuzkoan.

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon haur-pornografiarekin aritzeagatik
Hiru pedofiloek 100 giga baino gehiago metatu dituzte artxibo informatikotan, eta materiala trukatzen jarduten dute. Oraindik ez dituzte irudian ageri diren pertsona guztiak identifikatu.