AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Durangon, emakume bat jipoitu du bikotekideak

Asteazkenean izan zen erasoa, eta emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.

Atzo jakinarazi zutenez, Durangon (Bizkaia) emakume bati eraso egin dio bere bikotekideak. Asteazkenean jipoitu zuen, eta gizonak eragindako zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten emakumea.

Egunean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta atzo utzi zuten epailearen esku.

Gazan eta Zisjordanian, palestinarren %72k babesten dute urriaren 7ko kontraerasoa
Ekainean, %52 ziren okupazio sionistari aurre egiteko modurik eraginkorrena erresistentzia armatua dela uste zutenak; orain, %63 dira. Inkesta batean parte hartu duten palestinarren %64 daude "bi estatuen irtenbidearen" kontra. Gazatarren ia bi herenen kasuan, senideren bat galdu dute edo senideren bat zauritu da sionisten erasoen ondorioz.