AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Durangon izango da GEDAR LANGILE KAZETA datozen egunetan

Durangoko Andra Mariko elizpean izango gara abenduaren 8an, 9an eta 11n. Egutegiak, agendak, 'Arteka' aldizkariaren aleak nahiz kamisetak egongo dira salgai.

GEDAR LANGILE KAZETAk ere postu bat izango du Durangon (Bizkaia) datozen egunetan. Hain zuzen, Andra Mari elizpean egongo gara hiru egunez; abenduaren 8an, 9an eta 11n. Zenbait material edukiko ditugu salgai: beste leku batzuetan egin bezala, GEDAR LANGILE KAZETAren kamisetak nahiz Arteka hilabetekariko ale solteak izango ditugu eskuragarri, baina material berri batzuk ere sortu ditugu oraintsu. Zehazki, 2023. urterako agendak eta egutegiak egin ditugu.

BeƱat Astizen bertso-sorta bat oinarri hartuta sortutako ilustrazioak jaso ditugu 2023rako egutegian. GEDAR LANGILE KAZETAn urteko harpidetza eginda daukatenek, ordea, haien etxeetan jasoko dute egutegia, opari modura. Agendari dagokionez, hamabi irudirekin osatu dugu.

Negu honetarako larrialdi-planak ari dira prestatzen Frantziako Estatuan
Egon daitezkeen energia-larrialdiei ustez aurre egiteko neurriak ari dira pentsatzen; besteak beste, argindar mozketak, etenaldiak garraioan edota itxierak heziguneetan.