AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEko Hezkuntza Legeari ezetz esan dio IAk

Atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan egin zuen protesta IAk, Hezkuntza Legeak "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatzeko eta ikasleak borrokara deitzeko.

Aurreko astean jakinarazi zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza ertaineko ikasleentzat ere protesta eguna izango zela atzokoa. Hezkuntza publikoan, langileak grebara deituta zeuden, eta ikasleek ere jo zuten protestara, EAEko Hezkuntza Legearen kontra.

Lege horrek "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatu du IAk. Atzo, beraz, ezetz esan zioten neurri berriari, eta, "miseriazko hezkuntzaren aurrean", antolatzera deitu zituzten ikasleak. Gasteizen (Araba), Lekeition (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Plentzian (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Matienan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) nahiz Arrasaten (Gipuzkoa) izan ziren elkarretaratzeak, besteak beste.

Horretaz gain, Iruñerriko (Nafarroa) hainbat ikastetxetan ere mobilizatu ziren ikasleak, Miseriazko hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara lelopean.

Irakurri hemen, protestarako deia zabaltzean, IAk EAEko Hezkuntza Legearen harira egindako adierazpenak.

Akordioa sinatuta, grebarako deia bertan behera geratu da Ororbiako Kybsen
Soldata-eguneraketari buruz enpresako zuzendaritzak eta langileen batzordeak egindako azken proposamena onartu du plantillako gehiengoak, eta atzera bota dute grebarako deia. Hitzarmena urratuta, soldaten araberako eguneraketak ezarri dituzte orain arteko hilabeteetarako, eta, hilabete honetatik aurrera, soldata-jaitsierak izango dira. Azken urteetan kaleratze mehatxuak ere izan dira enpresan.