AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EHKSk zehaztu du krisi ekologikoari buruzko jardunaldiaren egitaraua

Otsailaren 22rako antolatu du saioa, Gasteizko Hegoalde gizarte-etxean. Kapitalismoaren garapenak ekosistemen suntsiketarekin duen loturaz, trantsizio ekologikoaren geopolitikaz eta burgesiaren "agenda berdeaz" arituko dira, besteak beste.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) krisi ekologikoaren inguruan hausnartzeko eta hura ezaugarritzen saiatzeko jardunaldi bat antolatu du. Otsailaren 22an izango da, Gasteizko (Araba) Hegoalde gizarte-etxean, eta egitarauaren berri eman dute jadanik. 10:00etarako elkartuko dira Hegoalden, eta hiru hitzaldi egingo dituzte egunean zehar.

10:30ean emango diote hasiera egitarauari, goizeko lehen hitzaldiarekin: Kapitalismoaren garapena eta ekosistemen suntsipena. Horren ondoren, 12:30etik aurrera, bigarren saioari ekingo diote, Trantsizio ekologikoaren geopolitika aztertzea izango duena helburutzat. Bazkaltzeko tartearen ostean, arratsaldeko 17:00etan emango diote jarraipena hitzaldi sortari, hirugarren eta azken saio batekin: Burgesiaren agenda berdearen kritika sozialista.

Atxilotu bat Amurrion, sare sozialetan Polizia gaitzesteagatik
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen, eta irain-delitu bat leporatzen diote.