AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EHUko irakasle batek mezu faxistak zabaldu ditu

Lan-zuzenbidean aritzen da irakasle, eta hainbat eduki faxista partekatu ditu X sareko bere kontuan.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) faxistei ere lekua egiten die, ikasle-mugimenduaren Leioatik! atariak salatu duenez. Leioako (Bizkaia) campusean lan-zuzenbidea irakasten duen pertsona batek agerian utzi ditu bere ideia faxista eta erreakzionarioak, X sare sozialean zabaldutako hainbat edukiren bitartez, eta eskolak ematen jarraitzen du hala ere.

Besteak beste, Santiago Armesilla faxistak eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangeak (Falange Española de las JONS, gazteleraz) X plataforman egindako hainbat argitalpen partekatu ditu aipatutako irakasleak.

"Islamiar jantziak debekatu behar dira Espainian", dio Armesillaren mezuetako batek; eta "Gure jendea Europar Batasunaren gainetik dagoelako: bozkatu Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea. ¡Arriba España!" dio Falangearen argitalpenetako batek.

Heriotza-zigorra aldarrikatzen duen mezu bat ere zabaldu du EHUko irakasle faxistak, "marikoikeriak" alde batera uzteko eskatuta.

META Mendialdeko Etxebizitza Taldea sortu dute
Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan arituko da Etxebizitza Taldea. Nabarmendu du Mendialdea ez dela "oasi bat", eta "orokortua" dela etxebizitzaren arazoa. Lanerako bi helburu nagusi ditu METAk: "etxebizitzaren aldeko borroka instituzio kapitalistetatik kanpo antolatzea", eta "isilpean" gertatzen diren etxegabetzeei aurre egitea.