AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ekain amaieran grebara joko dute Gasteizko Mercedeseko langileek

Blokeatuta daude lan-hitzarmen berriaren inguruko negoziaketak, eta zuzendaritzak ez ditu "puntu beltzak" onartu. Hala, hainbat egunez greba egitea erabaki du langileen gehiengoak; ekainaren 22an izango da lehenengo lanuztea.

"Onartezinak" dira lan-baldintzak Mercedesek Gasteizen (Araba) duen lantegian, eta gainera, blokeatuta daude lan-hitzarmen berriari buruzko negoziaketak. Sindikatuen esanetan, zuzendaritzak uko egin dio "puntu beltzak" sinatzeari: "Ezin dugu onartu malgutasuna handitzea, erosteko ahalmenari ez eustea edo enpresak asteburuetako eta jaiegunetako baldintzak hitzarmenetik kanpo utzi nahi izatea".

Hilabete amaieran greba egingo dute, beraz, langileek. CCOO eta UGT sindikatuek ekainaren 22rako egin dute deialdi bat, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko lanuzte bat proposatu dute hurrengo asterako; ekainaren 27tik uztailaren 1era izango da.

Atzo egin zituzten batzarrak beharginek, eta grebara jotzea erabaki zuen gehiengoak. ELA, LAB eta ESK sindikatuen proposamena onartu dute, baina baita CCOO eta UGT sindikatuek ekainaren 22rako egindako deialdia ere.

Errobi ibaia kutsatuta dagoela baieztatu dute
Pirita hobi zahar baten hondakinak isuri ziren ibaian apiril amaieran, eta metal pisuen presentzia frogatu dute oraintsu.