AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elektrokutatuta hil da langile bat Aranaratxen

Aranaratxen soldatapeko lanean ari zela, deskarga elektriko bat jasan du 44 urteko beharginak.

Beste langile bat erail dute gaur, oraingoan, Aranaratxen (Nafarroa). 15:30ak aldera izan da lan-istripua: soldatapean lanean ari zenean, deskarga elektriko bat pairatu du beharginak. Osasun-langileak bertaratu dira tokira; antza, deskargaren ondorioz, bihotz-biriken gelditze bat jasan du. Suspertu eta Iruñeko (Nafarroa) ospitalera eraman dute helikopteroan, baina bertan zendu da gero. 44 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 56 behargin hil dituzte soldatapean lanean ari zirela.

Matriceria Deustoko eta GTSko kaleratzeak berretsi ditu Gestampek
177 langile kaleratuko dituzte Zamudioko Matriceria Deuston, eta 54 GTSn.