AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elizaren inpunitatea borrokatzera deitu du Goierriko Itaiak

Gutxienez hiru adingaberi sexu-erasoak egin dizkien elizgizon bat apaiz laguntzaile izendatu dute Beasainen, eta larunbatean egin zuen protesta bat Goierriko Itaiak.

Elizaren inpunitatea borrokatu! aldarripean egin zuten atzo protesta bat Beasainen (Gipuzkoa), Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak antolatuta. Izan ere, berriki atera da argitara Juan Mari Mendizabali apaiz laguntzaile kargua eman diotela Beasainen. Bikario nagusi izandakoa da Mendizabal, eta 2016an kargugabetu zuten, hiru haurri egin zizkien sexu-abusuengatik epaitua izan ostean. Orain, berriro arituko da elizgizon modura, Goierrin.

Zarautzen izan den azken lan-heriotza salatu du Urola Kostako LASek
Joan den asteazkenean galdu zuen bizia langile zarauztar batek, eta elkarretaratze batera deitu zuen Urola Kostako Laneko Autodefentsa Sareak.