AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Elkartasuna adierazi diete gaur Iruñerrian atxilotutako bi lagunei

Voxen presentzia salatzeko protestei lotuta, gorroto-delitu bat egitea, desordena publikoak eragitea eta agintaritzari erasotzea leporatu diete.

Gaur goizean, Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñerrian (Nafarroa), joan den otsailean Vox alderdi faxistaren aurka egindako mobilizazioen harira. Alde Zaharrean eta Berriozarren izan dira atxiloketak, eta arratsaldera arte eduki dituzte komisarian gatibu. Une oro zaintzapean eta eskuburdinekin loturik izan dituzte poliziek, baita deklaratzeko orduan ere.

Voxen presentzia salatzeko protestei lotuta, "gorroto-delitu bat" egitea, "desordena publikoak" eragitea eta "agintaritzari erasotzea" egotzi diete bi atxilotuei.

Haiekin elkartasunez, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratze jendetsu bat izan da Nabarrerian: jende ugari mobilizatu da Atxilotuak askatu. Auzo-langileetatik elkartasuna lelopean.

PSOEren kontuetan irregulartasunak eta gardentasun falta seinalatu ditu Kontu Auzitegiak
Kontabilitateko akatsak, dohaintzen opakutasuna eta alderdiari buruzko informazio finantzario garrantzitsuaren omisioa aipatu ditu.