AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat abortatzera behartu du bere bikotekideak Gasteizen

Adingabea da abortua izan duen emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten aurreko larunbatean. Atxilotu egin zuten bere mutil laguna; 21 urte ditu.

Gasteizko (Araba) Salburua auzoko etxebizitza batean izan ziren gertakariak pasa den larunbatean. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume bat abortatzera behartu zuen bere bikotekideak; adingabea da emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Larunbat gauean, Ertzaintzari abisu bat eman zioten, haurdun zegoen emakume gazte batek umea galdu berri zuela-eta. Etxebizitzara bertaratu zen poliziak, eta abisua egiaztatu zutenean, ospitalera eraman zuten emakumea; bertan artatu zuten osasun-zerbitzuetako langileek. Lau hilabete zihoan haurdun.

21 urte ditu bere mutil lagunak, eta hura ere etxebizitzan zegoen une horretan. Atxilo eraman zuten; bikotekidea abortatzera behartzeagatik, emakumeen kontrako indarkeria delitu bat leporatu diote.

Espainiako Gobernuak langileen soldaten murrizketak sustatuko ditu, "Ukrainako gerraren efektuei aurre egiteko"
"Garai zailak datoz", adierazi du Pedro Sanchez presidenteak. CEOE patronalarekin eta UGT zein CCOO sindikatuekin "errenten hitzarmena" bilatuko du, "soldaten moderaziorako". Gasaren, erregaien eta argindarraren prezioen igoeraren aurrean, "murritzagoa izango den aberastasuna banatzeko beharra" iragarri dute gobernu-iturriek. Gasaren prezioa egonkortzeko neurriak ezarri nahi omen dituzten arren, Europako Batzordeko presidenteorde Josep Borrellek "berogailua jaitsi eta gas gutxiago kontsumitzeko" eskatu dio biztanleriari.