AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Durangon

Astelehen gauean adin txikiko emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek, Durangon. Astearte gauean atxilotu zuen Ertzaintzak, baina epaileak erabaki du bortxatzailea aske uztea.

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak irmoki salatu du gertatutakoa, eta protokoloa aktibatu du erasoaren aurrean. Atzo 19:00etan egin zuten elkarretaratzea, Durangoko Pinondo Etxearen aurrean. "Egoerari autodefentsa feministaz erantzutera" dei egin zuten.
Etxeko eta zaintza arloko langileek mobilizazioa egin dute gaur, Gasteizen
Gaur Legebiltzarraren aurrean bildu dira zaintza eta etxeko lanetan jarduten duten beharginak, jasaten dituzten lan baldintzak salatzeko. Azaldu dute, besteak beste, gutxieneko soldataren azpitik ari direla kotizatzen.