AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Baionako Xingar Ferian

Itaiak Xingar Feriako ekitaldi bat eten eta seinalatu zuen halako makrojaiek indarkeria matxista areagotzen dutela. Bortxaketa salatzeko protesta bat antolatu du gaur arratsalderako.

Joan den asteburuan izan da Xingar Feria Baionan (Lapurdi), eta bertan gertatutako bortxaketa baten berri eman dute. Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, emakume bat bortxatu dute festan, eta erasoa salatzeko mobilizatzera deitu du. Hain zuzen ere, protesta bat antolatu du gaur gaur arratsalderako: 18:30ean izango da, Herriko Etxe aurrean.

Ostegunean bertan, Xingar Feriako ekitaldi bat eten zuten Itaiako hainbat kidek, halako makrojaiek emakumeek egunero jasaten duten indarkeria matxista areagotzen dutela gaitzesteko eta Herriko Etxearen erantzukizuna salatzeko, festen antolatzaile gisa: "Urtero, Baionako Herriko Etxeak sakelak diruz betetzen ditu makrobesta eredu horri esker".

Borrokan ari dira Gasteizko Wonders tabernako langile ohiak
Enpresak 4.000 eta 9.000 euro artean zor dizkie zortzi behargini. Iaz kaleratu zituzten.