AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Gasteizen

Badirudi pentsio batera eraman eta han bortxatu zutela emakumea; ia konorterik gabe zegoen. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

Larunbatetik iganderako goizaldean izan zen erasoa Gasteizen (Araba). Emakumea lagun batzuekin zegoen taberna batean, baina gaizki sentitzen hasi zen eta taxi bati hots egin zioten lagunek, etxera itzul zedin. Alde egin zuen orduan, baina ez du etxera heldu izana oroitzen; gogoratzen duen bakarra da eraso egin ziotela bakarrik geratu zenean.

Gasteizko Udaltzaingoaren polizia-etxean salaketa bat aurkeztu zuen emakumeak, eta Txagorritxu ospitalera bideratu zuten handik. Ikerketa martxan da, eta oraingoz, deklarazioa hartu diete hainbat pertsonari.

Aurreneko hipotesien arabera, badirudi pentsio batera eraman zutela emakumea, eta han bortxatu zutela. Ia konorterik gabe zegoen.

Asteburu berdinean, mutil adingabe batek neska adingabe bati egin dio sexu-erasoa Sopelan (Bizkaia).

Langile bat hil da Iruñeko Arrosadia auzoan
Obran ari zen lanean 52 urteko langilea. Aurten hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean.