AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu dute Zizurkilen

Joan den igandean gizonezko batek sexu-erasoa egin zion emakume bati Zizurkilen. Tolosaldeko Itaiak "eraso ororen aurrean gaitzespena" adierazi du, eta "babes osoa" helarazi dio erasotua izan den emakumeari.

Joan den igandean, apirilaren 18an, gizonezko batek emakumezko bat bortxatu zuen Zizurkilen (Gipuzkoa). Tolosaldeko Itaiak erasoa salatu zuen atzo: "Eraso ororen aurrean gure gaitzespena erakutsi eta erasotua izan den emakumeari gure babes osoa adierazi nahi diogu", azaldu zuen Emakumeen Antolakunde Sozialistak sare sozialetan. Bide horretan, "erasoei aurre egiteko borrokan" jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Miarritzen (Lapurdi) izan zen ezagutzen den indarkeria matxistaren azken biktima, apirilaren 15ean: gizonezko batek tiroz hil zuen bere emaztea. Bi egun lehenago, hilaren 13an, emakume bat kolpatu zuen haren bikotekideak Gasteizen (Araba). Argitara atera den aurreko sexu-erasoa Iruñean (Nafarroa) jazo zen, autobus-zerbitzuko emakume langile baten aurka.

Langile bat larri zauritu zen atzo Etxarrenen, teilatu batetik erorita
26 urteko langile bat da larri zauritutakoa. Harivenasa enpresarentzat ari zen beharrean, Etxarrengo (Arakil, Nafarroa) industrialde berrian lantegi bat eraikitzen.