AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat bortxatu zuten Ondarroan hilaren hasieran

Zapato Azule festan izan zen erasoa, uztailaren 1ean. Hiru egun beranduago atxilotu zuten bortxatzailea.

Joan den uztailaren 1ean izan zen Zapato Azule jaia Ondarroan (Bizkaia). Atzo jakinarazi zutenez, gutxienez emakume bati egin zioten eraso festa horretan, goizaldean. Bortxatu egin zutela salatu zuen emakumeak, eta handik hiru egunera, uztailaren 5ean, atxilotu zuten erasotzailea. Hura aske uztea erabaki zuen gero epaileak.

"Behin eta berriro ari gara ikusten eraso matxistak erreproduzitzeko testuinguru paregabeak direla horrelako [Zapato Azule bezalako] jai egunak", esan du Lea-Artibaiko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Xehatu du, dena den, indarkeria matxista ez dela "soilik jai masiboetan izaten den zerbait" eta, hortaz, "momentuko erantzun bat baino gehiago eskatzen" duela: "Barneratuta dugun ideologia matxistarekin amaitzea eskatzen du, horrek erreproduzitzen dituen jarrera matxista guztiak gutxinaka borrokatuz".

"Horrelako jai egun handietarako erasoei aurre egiteko mekanismoak martxan jartzeaz gain, egunerokoak dira borrokatu beharreko figurak eta jarrerak", gehitu dute Itaiako kideek. Aldarrikatu dute, gainera, "jarrera horiek guztiak erreproduzitzen dituen sistema hau gainditu ezean, ezer gutxi egin" daitekeela "emakume langilea bere zaurgarri egoeratik askatzeko".

Inpescarentzat aritzen zen arrantzale bat hil da Ozeano Indikoan, lanean
Seychelle uharteetatik gertu hil zen langilea, aurreko astean. 2008tik hona, Inpesca enpresarentzat jarduten zuten hiru beharginek galdu dute bizia lanean ari zirela.