AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat erail du gizon batek Bilbon

Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean hil du 45 urteko emakumea gizon batek. 2022an gutxienez lau erailketa matxista izan dira Euskal Herrian.

45 urteko emakume bat erail du 44 urteko gizon batek Bilbon (Bizkaia). San Frantzisko auzoko ostatu batean izan da hilketa, eta labankada zauriak ditu hildakoak, zenbait hedabideren esanetan. Dirudienez, emakumeak eta hiltzaileak San Frantziskon hartuta zeukaten tabernan izan da erailketa.

Antza, gizonak 09:00ak aldera azaldu die gertatutakoa udaltzainei. Momentuz atxilo daukate, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Amaitzear da 2022. urtea, eta azkeneko hau kontuan hartuta, aurten gutxienez lau erailketa matxista izan dira Euskal Herrian. Gainera, abenduaren 19an Cortesko (Nafarroa) emakume bat hil zuen bere bikotekideak Zaragozan.

Osakidetzan 112.000 lagun daude kanpo kontsulta baten zain
2019tik, bikoiztu egin da proba diagnostiko bat egiteko esperoan dauden pazienteen zerrenda. Bestalde, azken hiru urteetan, %27 igo da kirurgia-ebakuntza baterako itxaron-zerrendan dauden pertsonen kopurua.