AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat erail du haren senarrak, Sestaon

56 urte zituen emakumeak, eta indarkeria zantzuekin topatu dute haren gorpua. Antza, senarrak hil du, eta bere buruaz beste egin du gero.

Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean aurkitu dute 56 urteko emakumearen hilotza, indarkeria zantzuekin. Dirudienez, haren 57 urteko senarrak erail du, eta bere buruaz beste egin du gero. Goizean topatu dute gizonezkoaren gorpua ere, Ibaizabalgo uretan.

Naiz-en arabera, bikotearen bizilagunek diote gizonak aizkora batekin hil duela emaztea. Biak bakarrik bizi ziren.

Honakoa ere erailketa matxista bat izan dela baieztatuko balitz, aurtengo bigarren kasua izango litzateke. Urtarrilaren 4an aurkitu zuten hilik Aintzane Pujana, Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Gerora jakinarazi zutenez, sexu-esplotazioko arrazoiak zirela-eta erail zuen bikote batek.

Abendu amaieran Arrasateko (Gipuzkoa) emakume bat hil zuen haren bikotekideak, Kanaria Handian. 2020an gutxienez lau emakume erail zituzten indarkeria matxista tarteko.

Polizia agertu da Azkoitiko Matadeixen, bertan bilduta zeuden pertsonak aterarazteko eta kide bat identifikatzeko
Azkoitiko Gazte Asanbladak salatu du "hiru polizia auto" bertaratu direla Matadeira eta, barruan zeuden lagun guztiak irtenarazteaz gain, kide bat identifikatu dutela. Pasa den igandean, hilak 7, ehunka azkoitiar elkartu ziren herriko plazan, asteburuan izan zen polizia indarkeria kasu bat salatzeko.