AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat eraso du haren pisukideak Gasteizen

53 urteko gizonezkoak hautsitako katilu batekin lepoan zauritu du emakumea. Horrez gain, irainak eta heriotza-mehatxuak ere egin dizkio.

53 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart gauean Gasteizen (Araba), pisukideari zeramikazko katilu hautsi batekin lepoan eraso egiteagatik. Gasteizko Udalak asteazken honetan aditzera eman duenez, eraso matxista 22:00ak aldera jazo zen, izan ere, ordu hartan Santiago hiribideko etxebizitza batean eztabaida gogor bat izaten ari zela salatu zuen norbaitek.


Udaltzainak bertaratu ziren, eta berehala ziurtatu zuten liskarrean zehar gizonak zeramikazko katilu bat hartu, hautsi, eta ertz zorrotz batekin pisukideari lepoan eraso egin ziola, irainak eta heriotza-mehatxuak jaurtitzen zizkion bitartean. Azkenik, poliziek gizona atxilo eraman zuten, eta gaur goizean utzi dute epailearen esku.


Bi jarraian


Gutxienez bi eraso jazo dira Gasteizen azken bi egunetan. Aurreko kasuan, gizonezko batek bere bikotekide ohia jipoitueta mehatxatu zuen. Horren harira, Gasteizko Itaiak elkarretaratzera deitu du gaurko, 19:00etan Plaza Berrian.

Ororbian 103 langile kaleratzeko asmoa agertu du Kybsek
Lan-erregulazio espedientea aurkeztu du Kybse enpresako zuzendaritzak, 2023ra arte mantentzeko asmoz. Enpleguari eusteko hartutako "konpromisoa urratu" duela salatu dute.