AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat erasotu du 22 urteko bikotekideak, Gasteizen

Gasteizko Olagibel kalean jazo zen erasoa, ostiral goizaldean. Gizonezko batek bikotekidea kolpatu zuen, eta aurpegian zauritu zuen. Txagorritxun artatu zuten erasotutako emakumea.

Ostiralean, azaroak 1, emakume batek jakinarazi zuen bikotekideak erasotu zuela Gasteizen (Araba). Olagibel kalean gertatu zen erasoa, goizaldean. 22 urteko gizonezkoak emakumea kolpatu zuen, eta zauritu egin zuen aurpegian.

Poliziak oraindik erasoaren berri ez zuenean, erasotzailearengana hurbildu zen Ertzaintzaren patruila bat, kalean bakarrik zegoela. Hainbat marihuana-poltsa zeramatzan gainean, eta "droga-trafiko delitua" egotzita atxiki zuten ertzainek. Horretaz gain, eskuko poltsa bat ere bazuen ondoan; poliziei azaldu zienez, "bikotekideak hor utzi zuena".

Dena den, zorro horren barruan zegoen mugikorrak jo zuen une horretan. Ertzainek erantzun zuten, eta erasotutako emakumea zegoen telefonoaren beste aldean. Hala, Poliziari jakinarazi zion kolpatu egin zuela bikotekideak, baita bere gauzak berreskuratu nahi zituela ere.

Gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, bikotekideari eraso egitea zein droga-trafikoa leporatuta. Bestalde, emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, artatua izan zedin.

300 pertsona elkartu ziren atzo Baztan tabernan, jabeek langileei zor dietena ordaintzea exijitzeko
Baztan eta Sotiko Aitona ostatuetako jabeek ez dizkiete hainbat lan ordu eta plus ordaindu bost behargin ohiri. Hala, Iruñerriko Autodefentsa Saretik borrokaldi berria abiatu zuten urrian, eta protesten barruan, 300 pertsona bildu ziren atzo Baztanen atarian, 'Baztan, Sotiko, ordaindu zor duzuena' lemapean. Tabernetako jabeen "jarrera oldarkorra" salatu zuten, besteak beste.