AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat erasotua izan da Leioan

Atzo, uztailak 8, emakume bati eraso egin zioten Leioan, goizaldean. Antza, bikotekidea da erasotzailea. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur.

Gizonezko batek emakume bati egin zion eraso atzo, uztailak 8, Leioan (Bizkaia). Hainbat iturriren arabera, erasotua izan zen emakumearen bikotekidea da erasotzailea. Gaurko, uztailak 9, elkarretaratzea deitu dute, 18:30ean, Bulebarrean.

Asteartean bertan, uztailak 7, beste eraso bat izan zen Eibarren (Gipuzkoa). Gizonezko batek bikotekidea edo bikotekide ohia kolpatu eta labanarekin sastakatu zuen, hura zaurituta utziz.

Langile baten erailketa salatu dute Arabako Enpresarien egoitzaren aurrean
Asteartean eta asteazkenean hainbat behargin elkarretaratu dira patronalaren egoitzaren aurrean, ekainaren 29an zendu zen behargina oroitzeko eta lan-istripuak salatzeko.