AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat hiltzen saiatu da bere bikotekidea, Bilbon

Bizitoki modura erabiltzen zuten lokalari su eman zion gizonak joan den apirilean, eta erredura larriekin ospitaleratu zuten emakumea, baita bere alaba ere. Oraintsu atxilotu dute erasotzailea.

36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon (Bizkaia), bere bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Pasa den apirilaren 30ean, goizaldeko 02:00ak aldera, bizitoki modura erabiltzen zuten lonjari su eman zion gizonak; Atxuri auzoan dago lokala. Han ari ziren gaua egiten emakumea, bere alaba txikia eta erasotzailea bera.

Larri zauriturik ospitaleratu zuten emakumea Gurutzetako erietxean (Barakaldo, Bizkaia), erredura larriekin; alaba eta gizona ere zauritu ziren sutea zela-eta.

Hasieran, gertatutakoa istripu bat izan zela pentsatu zuen poliziak, baina ikerketa bat ireki zuten. Hala ondorioztatu dute sutea nahita eragindakoa izan zela, eta gizonaren aurkako frogak topatu dituzte. Horren harira atxilotu berri dute.

Datorren astelehenean hustu nahi dute Laudioko Gaztetxea
Huste data helarazi diete Laudioko Gaztetxeko kideei: ekainaren 13a, datorren astelehena. Gaztetxea defendatzera deitu dute.