AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat jipoitu du bere mutil lagunak Bilbon

"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko berme bakarra sistema kapitalista gaindituko duen antolakuntza politikoaren garapenean dago", adierazi du Bilboko Itaiak.

Bilboko (Bizkaia) Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak azaldu duenez, beste eraso matxista bat izan da Bizkaiko hiriburuan. Oraingoan, ´jakin dute emakume bat jipoitu duela bere bikotekideak San Inazio auzoan.

"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko berme bakarra sistema kapitalista gaindituko duen antolakuntza politikoaren garapenean dago", azpimarratu dute Itaiako kideek: "Hortaz, erantzun eraginkorrak hedatzeko tresnak garatzen jarraituko dugu".

Atzo, Bilboko Errekalde auzoko jaien atarian, "jai-giroan gailentzen den indarkeriaz hausnartzeko eta horri aurre egiteko proposamenak martxan jartzeko" asanblada ireki bat egin zuten Urkila Zentro Sozialistan. "Uda hurbiltzen ari dela, jaietan emakume langileon kontrako erasoak emateko baldintza ezin hobeak ezartzen dira", esan zuen Itaiak maiatz erdialdean: "Emakume langileon babes eta antolakuntzarako tresnak martxan jarriko ditugu Bilbon, zapalkuntza oro gaindituko duen proiektu politikoari ekarpena egiteko".


Uda hurbiltzen ari dela, jaietan emakume langileon kontrako erasoak emateko baldintza ezinhobeak ezartzen dira.

Hortaz, emakume langileon babes eta antolakuntzarako tresnak martxan jarriko ditugu Bilbon, zapalkuntza oro gaindituko duen proiektu politikoari ekarpena egiteko. pic.twitter.com/EeFI8iidt0

— Bilboko Itaia (@Itaia_Bilbo) June 12, 2022
Maximo historiko berriak markatu dituzte erregaien prezioek
Gaur, batez beste, 2,150 euro balio du gasolina litroak, eta 2 euroko prezioak gainditu ditu gasolio litroak ere. Espainiako Gobernuaren deskontuak irentsi ditu prezioen gorakadak, eta Hiru garraiolarien sindikatuak ez du berriz ere grebara jotzea baztertzen.