AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat jo du bere bikotekideak Gasteizen

Garondoan kolpatu zuen neska laguna 44 urteko gizonak, hainbat udaltzainen aurrean. Atxilotu egin zuten.

Joan den larunbatean, Gasteizen (Araba) udaltzainei hots egin zien gizon batek, sakelakoa lapurtu ziotela esanez. Frantzia kalera bertaratu ziren udaltzainak, eta gizonarekin hitz egiten ari zirenean, bere bikotekidea agertu zen. Orduan, bere kontra oldartu zen gizona; kolpe bat eman zion garondoan, eta gehiagotan saiatu zen bera jotzen.

Erasotzailea atxilotu zuten udaltzainek. 44 urte ditu.

"Atzokoa ez zen errutinazko miaketa bat izan"
Atzo, 20:45ean, Espainiako Poliziaren Informazio Brigadak operazio bat egin zuen Mugimendu Sozialistaren Iruñeko tabernan, errutinazko droga miaketa baten aitzakiapean. "Informazioa lortzea, militanteak beldurtzea eta tabernaren irudia kaltetzea" zuten helburu, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Estatuaren jazarpen eta mehatxuen aurrean, "klase elkartasuna" aldarrikatu du, eta jakinarazi du Kalixtoko egitarauarekin aurrera egiteko asmoa duela.