AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat labana batekin mehatxatu du bikotekideak, Gasteizen

Gasteizko etxebizitza batean jazo da erasoa. Semearekin batera etxetik ihes egitea eta Ertzaintzari hots egitea lortu du erasotutako emakumeak. 20 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta atzeman zutenean, gainean zeraman labana.

Atzo, irailak 4, emakume bat labanaz mehatxatu zuen bere bikotekideak, Gasteizen (Araba). Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaleko etxebizitza batean jazo zen erasoa, bien arteko eztabaida baten erdian. Semearekin batera etxetik ihes egin eta Ertzaintzari hots egin zion erasotutako emakumeak; hala, azaldu zuen bikotekideak mehatxatu zuela, baita euren etxebizitzan kalteak eragin zituela ere.

Erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak, "genero indarkeriaren delitua" egotzita. 20 urte ditu, eta atzeman zutenean etxean ez zegoen arren, gainean zeraman labana.

Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunaren aurkako helegitea aztertuko dute bihar
Uztailean, Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak begi onez ikusi zuen Frederic Haranburuk aurkeztutako baldintzapeko askatasun eskaera. Prokuradoreak, baina, erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen berehala. Bestalde, irailaren 11n aztertuko dute Josu Urrutikoetxearen baldintzapeko askatasuna.