AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat larri zauritu du semeak Tuteran

Atzo gauean eraso zion andreari 27 urteko semeak, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean ospitaleratu behar izan dute.

Tuteran (Nafarroa), emakume bat larriki zauritu zuen atzo bere semeak. Zainketa Intentsiboen Unitatean ospitaleratu behar izan dute andrea, lesio larriekin; dena den, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, arriskutik kanpo dago jada.

Atzo gauean, 21:15ak aldera, abisu bat jaso zuten poliziek: etxebizitza batean liskar handi bat izan zela eta handik gertu, kalean, gazte bat odoleztatuta zebilela esan zieten. Emakumea erietxera eraman zuten larrialdi-zerbitzuetako langileek, eta erasotzailea atxilotu egin zuten; 27 urte ditu. Antza, oraindik ez dute epailearen aurrera eraman.

Israelgo Armadak bi gazte palestinar erail ditu Zisjordanian, sarekada batean
Tiroz hil dituzte 21 eta 17 urteko bi gazte, eta zortzi lagun zauritu dituzte; horretaz gain, hainbat etxe eraitsi dituzte. Israelgo indarrek gutxienez 170 palestinar hil zituzten Zisjordanian 2022an, eta inoizko urterik odoltsuenetako bat izan da Palestinako lur okupatu horietan.