AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bat mehatxatu eta prostituitzera behartu dute Artikan

Hiru pertsona auzipetu dituzte Nafarroan, 27 urteko emakume venezuelar bati iruzur egin eta, mehatxuak tarteko, prostituitzera behartzeagatik.

Atzo argitara atera zenez, 27 urteko emakume bat prostituitzera behartu dute Artikan (Nafarroa). Horren harira, hiru pertsona ari dira ikertuak izaten. Emakumeak berak azaldu duenez, iruzurren bidez konbentzitu zuten Venezuelatik Euskal Herrira etortzeko, spa batean masajista modura lan egingo zuela hitzemanez. Gero, ordea, Artikako pisu batean prostituitzera behartu zuten behin, mehatxuak tarteko. 120 euroren truke derrigortu zuten, eta gero, gainera, iruzur egin zion emakumeetako batek poltsikoratu zuen diru kopuru hori.

Emakume gazteak jakinarazi zien berehala alde egin nahi zuela pisu horretatik, eta orduan, Alberiten (Errioxa) lanpostu bat eskaini zion engainuaren parte izan zen emakumeetako batek. Hara mugitu zenean, baina, jakinarazi zioten sexu-masajeak eman beharko zituela, eta horren aurrean, ihes egitea eta salaketa jartzea erabaki zuen venezuelarrak.

Gizonezko batek emakume bati sexu-erasoa egin zion igandean Irunen
21 urteko gizonezko batek emakume bati eraso egin zion igande goizaldean Irunen. Lagunartean joan ziren etxebizitza batera, eta gela batean biak bakarrik gelditzean, ukitzeak egiteari ekin zion. Alde egitea lortu zuen emakumeak, eta erasoa salatu zuen. Durangon, bestalde, bortxatu egin zutela salatu zuen emakume batek iragan abuztuaren 21ean.