AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume baten aurkako jazarpen sexista salatu dute Altsasun

2016. urtean bortxatua izan zen emakume baten aurkako jazarpena salatu dute Altsasun, mobilizazio bidez. Espetxean dago bortxatzailea, eta haren inguruko hainbat pertsonak erasotua izan zen emakumearen aurkako kanpaina abiatu dute, sare sozialen bidez, batez ere. Besteak beste, erasotzailearen aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan, eta emakumearen datu pertsonalak argitaratu dituzte.

Duela hiru urte, 2016. urteko otsailak 6, emakume gazte bat bortxatu zuen gizonezko batek Altsasuko (Nafarroa) taberna batean. Jai testuinguruan jazo zen erasoa. 2019. urteko apirilaren 24ean bukatu zen bortxatzailearen aurkako epaiketa, eta Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen sexu-erasoa izan zela gertatutakoa, Nafarroako Auzitegiak igorritako sexu-abusu epaia zuzenduz. Orduz geroztik, kartzelan dago gizonezkoa.

Jazarpena

Sententzia argitara irten zenetik, erasotzailearen inguruko hainbat pertsonak emakumearen aurkako kanpaina jarri dute martxan, sare sozialen bitartez batez ere. Batetik, bortxatzailearen aldeko sinadura bilketa egin dute, eta bestetik, etengabe jazarri dute emakumea Facebook sarea erabilita. Bertan, haren datu pertsonalak plazaratu dituzte, baita gertaerak manipulatu ere. Altsasun zurrumurru ugari zabaldu dituztela ere adierazi dute mugimendu feministako zenbait kidek.

Hala, "beste behin ere kalera ateratzeko beharra" azaleratu dela diote Altsasuko mugimendu feministakoek; izan ere "jazarpen horrek ez du etenik". "Nazkatuta gaude erasotuak izateaz gain, herriaren epaiketa bikoitza jasateaz", azaldu dute. Emakumeari babesa adierazteko zein haren aurkako jazarpen kanpainari aurre egiteko, elkarretaratzea egin zuten atzo Altsasun, eta herritar ugari batu ziren.

Gipuzkoako Topaketa Sozialistak egingo ditu aurrenekoz GKSk, otsailaren 28tik 29ra Bergaran
Gazte Koordinadora Sozialistaren esanetan, "komunitate politiko sozialistaren eraikuntzan" beste urrats bat ematera datoz Gipuzkoako Topaketa Sozialistak. Jardunaldien helburuak dira "gaur egungo testuingurua aztertzea, etorkizuneko erronken inguruan hausnartzea eta gizarte despolitizatuaren aurrean jendarte politizatu bat sortzeko ekarpena egitea". Horretarako, egungo testuinguruaren azterketan errotutako hainbat lan ildo jorratuko dituzte otsaileko azken asteburuan, Bergaran. Manifestazioa ere izango da, 'Gazte langileok Euskal Estatu Sozialista' izenpean.