AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati aurpegian jo dio bikotekideak, Gasteizen

Gasteizko etxebizitza batean izan zen erasoa, herenegun; emakumeak ebaki bat zuen bekainean eta hematoma bat begian.

Asteartean atxilotu zuten 25 urteko gizon bat Gasteizen (Araba), bikotekideari eraso egiteagatik. Aurpegian jo zuen emakumea, bekainean zauri bat eginez eta begian hematoma bat eraginez.

Alde Zaharreko etxebizitza batean bizi da bikotea, eta han izan zen erasoa. Emakumea kalera atera zen mutil lagunak eraso egitean, eta jarleku batean negarrez hasi zen. Orduan jo zuten harengana hainbat udaltzainek, eta emakumeak gertatutakoa esan zienean, etxebizitzara joan eta erasotzailea atxilotu zuten.

Kontrol sozialaren aurkako dinamikari berriro ekingo diote Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak
Joan den maiatzean Andoainen jarri zituzten bideo-kamera berriak zirela-eta, ekainean kanpaina politiko bat abiatu zuten Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak, eta lan horri berrekingo diote orain.