AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bere bikotekideak, Barakaldon

Gizonak emakumea kolpatu zuen etxean, eta labana batekin mehatxu egin zion.

Astelehen gauean gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Etxean zeudela, hainbatetan jo zuen emakumea, eta, gero, labana batekin egin zion mehatxu. Antza, mozkortuta zegoen erasotzailea. Etxebizitzatik ihes egin eta bizilagun bati laguntza eskatu zion emakumeak.

Ezkerraldeko Itaiak jakinarazi duenez, urtea hasi zenetik, gutxienez lau eraso matxista atera dira argitara Barakaldon.

EHUk kanporatzeko arriskuan daude Gasteizko 34 ikasle, iazko greba bat dela-eta
Espedienteak atzera botatzea, polizia unibertsitatera ez sartzea eta unibertsitateko kontrol soziala amaitzea exijitu dio IAk EHUri. Askatasun politikoen defentsan, mobilizazio bat antolatu du Gasteizko campusean otsailaren 16rako.