AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen

21 urte ditu erasotzaileak, eta etxebizitza batean eraso eta zauritu du emakumea.

Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko larunbat arratsaldean, 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Alde Zaharreko etxebizitza batean gertatu zen: emakumearen aurka oldartu zen gaztea, eta lesioak eragin zizkion hala. Horren ondoren, etxetik alde egin zuen erasotzaileak.

Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak apirilaren bukaeran jakinarazi zuen, hiriburu horretan, gutxienez 112 emakumek jasan zituztela eraso matxistak urtea hasi zenetik; alegia, lau hilabeteko epean.

"Israel konfrontatzeko bere konplizeak konfrontatu behar ditugu, hori da gure zeregin nagusia"
Nakbaren 77. urteurrenean, Iruñean mobilizatu dira milaka lagun, Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta. Sionistekin harremanak etetera deitu dute.