AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizen

Hiriburuko hotel batean izan zen erasoa astelehenean. Hainbat eraso matxista salatu dira maiatzean Euskal Herrian.

Astelehen goizaldean, emakume bati eraso zion bikotekideak Gasteizen (Araba). Zabalguneko hotel batean ostatu hartuta zegoen bikotea, eta, oihuak entzun zirenez, abisu bat eman zuten. Antza denez, bikotea "eztabaida bortitzean" ari zela, emakumea kolpatu zuen gizonak. Zaurituta topatu zuten gero emakumea, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.

Azken bi asteetan, hainbat eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian. Iruñean (Nafarroa) eraso ugari salatu dira, tartean, Txantreako jaietan; Zornotzan (Bizkaia) eraso bat jasan du emakume batek; Barakaldon (Bizkaia), lau neskak salatu dituzte entrenatzaile batek egindako sexu-erasoak; eta, Donibane Lohizunen (Lapurdi), emakume bat erail du bere bikotekideak, hotel batean.

CEVA Logistics enpresako langileek greba egingo dute
Gasteizko Mercedesen hornitzaileetako bat da enpresa, eta azpikontratatuta jarduten du. Hitzarmen berria negoziatzeko zazpi bilera egin dituzten arren, zuzendaritzak ez dituela euren exijentziak onartu salatu dute langileek. Maiatzaren 27an, 28an, 29an eta 30ean eginen dute greba.