AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizen

43 urteko gizonezko bat atxilo eraman dute Gasteizen, Zabalgana auzoko etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumea ospitaleratu behar izan dute.

Igande gauean izan zen erasoa, bikoteak Gasteizko (Araba) Zabalgana auzoan partekatzen duen etxebizitzan. Antza denez, erasotzaileak eztabaida baten ostean eraso zion emakumeari, eta hark poliziari hots egin zion erasoaren berri emateko. Udaltzainek berehala eraman zuten atxilo 43 urteko gizona.

Polizia-etxean aitortu zuen eraso egin ziola bikotekideari, eta atxilo mantentzea erabaki dute. Erasotua izan zen emakumea, berriz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Azkenaldian ere atera dira argitara bortizkeria matxistarekin lotutako kasu gehiago. Aste honetan bertan, gizonezko bat bere bikotekidea erailtzen saiatu da Bidarten (Lapurdi), eskopeta bat erabilita.

UIBko kideak Ibaetako ikasgela batera sartu dira, "antolatzeko azpiegitura" aldarrikatuz eta negoziaketa exijituz
Ikasleak HEFA I fakultateko 0.1 gelan daude astelehen goizetik, jardun politikorako daukaten azpiegitura falta eta "EHUren jarrera pasiboa" salatzeko, beste behin. "Unibertsitateko aginte-organoek gauzatutako eskubideen urraketa larria" ere salatu dute, zuzenbideko oinarriei erreferentzia eginda; "onartezintzat" jo dute polizia-indarrek eskubide horien defentsan aritu diren ikasleak campusetik kanporatzea eta zigorrak ezartzea. Berriki okupatutako ikasgelaren ohiko erabiltzaileek ohar bat sinatu dute, UIBri babesa emanez.