AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizen

Atzo izan zen erasoa Pilar auzoko etxebizitza batean, eta atxilo eraman zuten 52 urteko gizona.

Atzo, abenduaren 18an, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Zenbait hedabidek zehaztu dutenez, Pilar auzoko etxebizitza batean izan zen erasoa. Abisua jasotzean bertaratu ziren etxera udaltzainak, eta atxilo eraman zuten 52 urteko gizonezkoa; genero indarkeria delitua leporatu diote.

Iruñerriko Iturrama ikastetxean ikasleek jasaten duten errepresioa salatu dute berriz
Ikasleek lan politikoa egiteko duten eskubidea modu sistematikoan ukatzen dute Iturraman, eta, besteak beste, "ikasle gatazkatsuak seinalatzen dituen zerrenda beltz moduko bat" sortu du berriki zuzendaritzak. "Errepresioaren aurrean, ikasle antolakuntza" aldarrikatu du IAk.