AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio bikotekideak Nafarroako autobus batean

A-15 errepidean eraso zion emakumeari 34 urteko gizonak, eta hainbat pertsonak esku hartu zuten.

Atzo jakinarazi zutenez, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Nafarroan autobus batean zihoazela. A-15 errepidetik zihoan ibilgailua, eta 34 urteko gizonak bikotekideari eraso egin zionean, beste bidaiari batzuek esku hartu zuten; erasotzailea kolpatu zuten. Polizia-indarrei hots egin eta Tafalla (Nafarroa) parean gelditu ziren. Atxilo eraman zuten gizona.

Joan den asteburuan, gutxienez hiru emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Tuteran (Nafarroa), Gasteizen (Araba) eta Errenterian (Gipuzkoa).

Pentsioen kalkulua 30 urtera luzatzea proposatu du Espainiako Gobernuak
PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuak Europarekin hartutako konpromiso guztiak beteko ditu pentsioen erreformaren bigarren blokean. Gehienezko pentsioak igotzea eta kotizazioak %0,6 igotzea ere aurreikusten dute Jose Luis Escrivaren ministerioan.