AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso diote Durangon

Duela aste batzuk izan zen erasoa, eta Ertzaintzak ez zion salaketa jartzen utzi biktimari.

Durangon (Bizkaia), emakume bati egindako eraso matxista baten berri eman dute. Duela hainbat aste izan zen erasoa, egun argiz. Kalean zegoela, hurbiltzeko eskatu zion gizon batek, eta beregana joan zenean, masturbatzen hasi zen. Gizonezkoari aurre egin zion emakumeak eta alde egin zuen azkenean.

Durangoko komisariara jo zuen biktimak, baina Ertzaintzak ez zion salaketa aurkezten laga. Poliziek esan zioten ez zela posible salaketa jartzea, ez zituztelako gertakariak delitutzat jotzen. Ez da polizia-etxe horretan halako erantzunak ematen diren lehenengo aldia, gaitzetsi dutenez.

Escalerillaseko bizilagunen mozioaren kontra bozkatu dute alderdi guztiek
Etxegabetzeen aurkako mozio bat aurkeztu zuten atzo Pasaiako Udalean, baina talde guztiek egin zioten uko. Kaleratuak izateko arriskuan daude Escalerillasen bizi diren pertsonak.