AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak, Santurtzin

Emakumea jotzeaz gain, hura babestera bertaratu direnei katana batekin oldartu zaie erasotzailea. Emakumeak adierazi duenez, gaurkoaz gain, gehiagotan egin dio eraso bikotekideak.

Gaur goizaldean, otsailak 3, Santurtziko (Bizkaia) etxe batean emakume bati eraso egin dio bikotekideak. Lepotik heldu dio, kolpeak eta ostikoak ematearekin batera. Oihuak entzuterakoan, senide batzuk hurbildu dira emakumea babestera. Aurrez aurreko horretan, eskaileretatik behera erori da emakumearen ama, eta erasotzaileak katana batekin mehatxu egin die gainontzekoei. Azkenean, larrialdi-zerbitzuei hots egin diete senideek, eta etxebizitzara bertaratu dira. Osasun zentro batean artatu bhar izan dituzte emakumea zein haren ama.

Erasotutako emakumeak adierazi duenez, ez da gertakari bakana izan gaurkoa; lehenago ere, gehiagotan egin dio eraso gizonezkoak.

Emakume bati eraso egin dio bizilagunak, Donostian
21 urteko gizonezko batek eraso egin zion atzo emakume bati. Erasotzailea emakumearen bizilaguna da, eta biak bizi diren eraikineko gune komun batean etorri zitzaion gainera, ukituak egiteko.