AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Tuteran

Emakumearen alabak jakinarazi duenez, modu jarraituan ari da jasaten tratu txarrak bikotekidearen partetik.

Larunbat gauean, 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumeak berak nahiz bere alabak eman zuten abisua, eta alabak azaldu zuen ama modu jarraituan ari dela gizonaren partetik tratu txarrak jasaten. Atxilo eraman zuten erasotzailea.

Urriaren hasieratik, sionistek 12.000 palestinar baino gehiago erail dituzte Gazan
Azken 35 urteetan eraildako palestinar kopurua gainditu dute jada sionistek. Ospitale bat bera ere ez dago martxan Gazako iparraldean, eta palestinarrek babes hartzeko erabiltzen dituzten eraikinak bonbardatzen jarraitzen dute indar israeldarrek. Badirudi, gainera, Israelgo indarrak eraso gehiago ari direla prestatzen Gazako hegoaldean. Atxiloketa masiboak ere aurrera doaz Zisjordanian, eta preso palestinarren kontrako torturak argitaratzen jarraitzen dute militar sionistek.