AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bizilagunak, Donostian

21 urteko gizonezko batek eraso egin zion atzo emakume bati. Erasotzailea emakumearen bizilaguna da, eta biak bizi diren eraikineko gune komun batean etorri zitzaion gainera, ukituak egiteko.

Atzo, osteguna, emakume bati eraso egin zion 21 urteko gizonezko batek, Donostian (Gipuzkoa). 15:00ak aldera jazo zen, biak bizi diren eraikinean; izan ere, emakumeak bizilaguna du erasotzailea.

Hainbat hedabideren arabera, eraikineko gune komun batean emakumeari gainera etorri zitzaion gizona, sexu-ukituak egiteko. Atxilotua izan zen erasotzailea, eta epailearen esku utzi dute gaur.

Grebara joan dira milaka langile Hego Euskal Herrian
Greba eguna da gaur, eta piketeek goizean goiz ekin diote heziguneak, industriaguneak zein merkataritza guneak ixteari. Eguerdian, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte herrialde mailako mobilizazioak, eta askotariko blokeek hartu dute parte. Milaka pertsona bildu dituzte Iruñeko 'Proletalgoa grebara!' blokeak, M1 plataformaren Donostiako blokeak, Gasteizko 'Langileok haustura politikoa' blokeak eta Bilboko 'Langileon interesen alde, klase batasuna' blokeak. Arratsaldean ere jarraitu dute manifestazioek. Hemeretzi atxilotu izan dira egunean zehar.