AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio pisukideak, Oionen

Erasotzailearekin etxebizitza partekatzen zuen emakumeak. Azaldu duenez, igande goizaldean izan zen erasoa; gela batera eraman eta beisbol makila batekin mehatxu egin zion gizonezkoak, masailekoa emateaz gain. Gero, bortxatu egin zuen.

Igande gauean, emakume bati eraso egin zion haren pisukideak, Oionen (Araba). 00:20ak aldera jazo zen erasoa, biek partekatzen zuten etxebizitzan: emakumeak gizonezkoari jakinarazi zion beste toki batera joango zela bizitzera, eta beraz, gauzak jaso eta bere giltzak utziko zituela azaldu zion. Orduan, gela batera eraman zuen gizonezkoak, eta beisbol makila batekin mehatxu egin zion. Emakumea ihes egiten saiatu zenean, masailekoa eman zion erasotzaileak. Gero, bortxatu egin zuen, gela berean.

Etxebizitzatik alde egitea lortu zuenean, larrialdi-zerbitzuetara hots egin zuen emakumeak. Txagorritxu ospitalera eraman zuten, bertan artatua izan zedin.

Mendialdeko Gazte Topaketek hartu dute Nafarroako iparraldea asteburuan
Abenduaren 6tik 7ra bitartean, Larraungo Printzan elkartu ziren Nafarroa iparraldeko dozenaka gazte, Medialdeko Gazte Topaketak medio. "Elkar ezagutzea eta elkartasunezko harremanak eraikitzea" izan dute helburu aurtengoan, baita eztabaidei heltzea zein saretzerako pausoak ematea ere. Balorazio "oso positiboa" egin dute parte hartzaileek.