AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin zioten larunbatean, Bilbon

Gizonezko batek ukituak egin zizkion emakumeari, Uribarriko lokal batean egiten ari ziren festan.

Pasa den larunbat goizaldean gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, gizonak ukituak egin zizkion emakumeari, Uribarri auzoko lokal batean egiten ari ziren festan. Azaldu zuen lokaletik joan nahi zuenean ez ziotela utzi (hamar pertsona inguru ziren guztira), eta festan zegoen gizonetako batek aparteko gune batera eraman zuela; han egin zizkion ukituak.

04:50ak aldera, lokaletik alde egin eta inguruko etxebizitza bateko atezain automatikora jo zuen emakumeak, laguntza eske.

Espainiak ez zuela Iñigo Gonzalezen tortura kasua ikertu ebatzi du Estrasburgok
Espainiako Estatuari zigorra ezarri dio Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Iñigo Gonzalez preso politiko ohiak salatutako torturak "behar bezala" ez ikertzeagatik. Estatuak 20.000 euro eman beharko dizkio Gonzalezi, kalte-ordain gisa.