AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bikote bati eraso diote Bilboko Alde Zaharrean

Irainak egin zizkien gizon batek, eta eraso fisiko larriak ere jasan zituen emakumeetako batek: erasotzaileak muturreko bat eman zion eta botila bat buruan apurtu zion.

Bilboko (Bizkaia) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, aurreko astean eraso homofobo larri bat izan zen hiriburuko Alde Zaharrean: taberna batean, emakume bikote bati eraso egin zion gizonezko batek. Irainak eta mespretxuak izan ziren lehenengo ("Lesbiana de mierda", eta abar), eta gero, denbora bat igarotzean, berriz oldartu zen haien kontra. Orduan, eraso fisikoak egin zizkion emakumeetako bati: ukabilkada bat eman zion, eta kristalezko botila bat buruan kolpatuz hautsi zion.

"Fenomeno isolatuak izatetik urrun, eraso horiek sistema kapitalistari berezkoa zaion egiturazko biolentziaren islada dira", adierazi du Itaiak, aurreko astean gertatutakoa salatzearekin batera.

Mariam Abu Daqqa militante palestinarra atxilotu dute Frantzian
"Ordena publikoa asaldatzea" leporatuta, etxeko atxiloaldia ezarri diote komunistari, eta bere aurkako kanporatze-prozedura hasi dute. Palestinako emakumeen egoerari buruzko hitzaldi batzuk emateko mugitu da Abu Daqqa Frantziako Estatura, eta Gazarekin elkartasuna eskatu zuen urriaren hasieran, konferentzia batean.