AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume soraluzetar bat erail du senarrak Benidormen

Labankadaz hilda topatu dute 68 urteko emakumea, bere etxean; senarra trafiko-istripuz hil dela esatera joan direnean topatu dute hilik hainbat polizia-agentek.

Soraluzeko (Gipuzkoa) emakume bat erail du bere senarrak Benidormen (Alacant), labankadaz. Emaztea hil ostean, trafiko-istripu batean galdu du bizia gizonak. Orduan joan dira hainbat polizia-agente haien etxera, andreari senarraren heriotzaren berri emateko, baina hilik topatu dute emakumea, indarkeria-zantzuekin.

Zehazki, atzo gauean izan zuen trafiko-istripua 73 urteko gizonak, 22:00ak aldera. Autoan zihoala, kontrako erreian sartu zen, eta aurrez aurre jo zuen kamioi bat; bertan galdu zuen bizia. Orduan joan ziren bikotearen etxebizitzara hainbat agente, emazteari gertatutakoa azaltzeko asmoz. Irekita aurkitu zuten atea, eta lurrean zegoen emakumea, hilik; bi sastakada zituen gorputzean.

Urtea hasi zenetik, Espainiako Estatuan gutxienez 32 emakume erail dituzte haien bikotekideek edo bikotekide ohiek.

Urtea hasi zenetik 23.380 lan-istripu izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Lanpostuetan izan dira istripu horietatik 19.996, eta 2.393 'in itinere'. Zerbitzuen sektorean erregistratu dira istripu gehien.