AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen salerosketarako sare bat desegin dute Donostian

Ikerketaren arabera, batez ere Madrilen eta Donostian jarduten zuen esplotaziorako sare honek.

Hainbat emakumeren sexu- eta lan-esplotaziorako sare bat desegin du Espainiako Poliziak Donostian (Gipuzkoa) eta Madrilen; sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte. Besteak beste, sexu- eta lan-esplotazioa leporatzen diete, baita hainbat emakume lapurretak egitera behartzea ere.

Hiru pertsona Madrilen atxilotu dituzte, eta beste laurak, aldiz, Donostian. Poliziaren ikerketaren arabera, Espainiako Estatuan, Frantziako Estatuan eta Polonian bizi ziren sarearen parte ziren esplotatzaileak, eta Mongoliako emakumeak esplotatzen zituzten. Ikerketak dio Schengen eremuan ikasketa akademikoak egiteko eta lan egiteko aukera eskaintzen zietela emakume horiei, eta Europara mugitzean, lantegi klandestinoetan eta Madrilgo zenbait lokaletan esplotatzen zituztela. Bestalde, Espainiako eta Frantziako estatuetako saltokietan lapurretak egitera ere behartzen zituzten, antza.

Gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Nafarroan
Antsoainen gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxista leporatuta; Lizarran, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiaren etxean giltzaperatu da beste gizon bat.